XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Xalbador, nafarroa behereko txori euskalduna IN MEMORIAM Atzo, Urepeleko bere herrian bertan egin zitzaion gorazarre handiaz batera, Euskal Herriaren amodioak eraginik zendu zitzaigun Nafarroak sortu duen gizon eta poetarik handienetakoa.

Euskaldunok ezin egon gaitezke isilik halako gertakari baten aintzinean, izkribatzen ari naizen hau haren ondoan geriza makal bat besterik ez banaiz ere.

Nik, beste askok bezala, banekien gizon handia zela, baina ez nuen usteko, Urepelen hartu nuen Odolaren mintzoa irakurri arte, hain handia zenik.

Haren heriotzeak eta liburuak goitik behera ukiturik utzi naute, profeta baten mintzoa bezala sartu baitzait ene gogo bihotzetan eta uste dut beste horrenbeste gertatuko zaiela irakurtzen dutenei eskuratzeko modua egiten zaienean.